Amara Berriko Aitzol parkeko kantxa margotzen ari dira
Aitzol parkean dauden kantxak margotu eta txukuntzen ari dira, eta horretarako egun osoko egitaraua antolatu zuten pasa den larunbatean, hilaren 17an. Amara kantxa margotu lelopean antolatu zuten egun osoko egitaraua. Bertan, Donostia Urban Fest sustatzaile eta antolatzaile nagusiak, beste elkarteekin batera ekintza desberdinak prestatu zituen. Egunean zehar, jarduera desberdinak egin zituzten, tartean, saskibaloiko txapelketa eta herri bazkaria. Egitasmoa oraindik amaituta ez dagoen arren, inaugurazioa hilaren 30erako aurreikusten dute.
Proiektua begi onez ikusi dute bertako bizilagunek eta larunbatean 300 bat pertsona bertaratu ziren auzolanean parte hartzeko. Kalean Urban Festek antolatutako proiektu honetan, beste hainbat elkarteren artean, Gipuzkoa Basket taldeak eta Tabakalerak ere laguntza eskaini dute. Proiektu honen helburua, saskibaloiaren eta auzolanaren arteko sinergia lortzearekin batera, Amara Berri auzoko mugimendu handiko parkea berritzea da.