Portu Getafeko jokalaria izango da
Cristian Portugues Portu jokalariak Getafen utzita jokatu du azken denboraldia, eta elastiko urdina janzten jarraituko du, baina Getafeko jokalari gisa. Izan ere, Realak jakinarazi duenez, klub madrildarrak erosketa aukera exekutatu du; aukera hori derrigorrezkoa zen, 3,5 milioi euroko balioarekin. Hiru denboralditarako sinatu du Portuk Getaferekin.
“Harmailaren maitasuna lortuta, Portuk 137 partida jokatu ditu gurekin eta hemezortzi gol sartu ditu. Orain, onena opa diogun etapa berri bati ekingo dio. Mila esker guztiagatik, Portu”, adierazi du Realak bere oharrean. Halaber, klub txuri-urdinak sareetan gogora ekarri du Portu izan zela Athleticen aurka jokatutako 2020ko kopako finalean (2021ean jokatu zen) garaipenaren penaltia eragin zuena:
🔚 Ez dugu inoiz ahaztuko 🏆#EskerrikAskoPortu | #AurreraReala pic.twitter.com/VMpT6eXRGC
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) June 21, 2023
Harrotasuna. Borrokalari ahaztezina. Eskerrik asko eta zorte on, @Portu! 💙#EskerrikAskoPortu | #AurreraReala pic.twitter.com/yI20NpqlSB
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) June 21, 2023