Abdullah Ibrahimek, Enrico Ravak eta Yoshuke Yamashitak jasoko dituzte 58. Jazzaldiko sariak
58. Jazzaldiak iragarri duenez, Abdullah Ibrahim, Enrico Rava eta Yoshuke Yamashita izango dira aurtengo sarituak, jazzean egina duten ibilbidea goraipatzeko. Hiru artistek ibilbide luzea egina dute eta nazioartean maila handiko artistak dira.
Abdullah Ibrahimek urte asko darama kontzertuak eskaintzen, hegoafrikarra “egungo jazzaren historia bizia da”, Jazzaldiaren arabera. Enrico Rava tronpetista eta konpositore italiarra munduan zehar ibilia da eta Italiako jazz musikari ezagunena bilakatu da. Jazzaldiak dionez, bere soinuak oso ezagunak dira, eta estilo propioa du artistak. Saridunen artean azkena, Yosuke Yamashita jazz pianista japoniarra da, munduko pianisten onenetakoen artean kokatzen dute.
Jazzaldia uztailaren 21etik 25era izango da eta 90 kontzertu eskainiko dira hamasei agertokietan. Egitaraua proposamen ugariz beteta dago, jazz estilo desberdinetako musika entzuteko aukera egongo da Donostian. Ibilbide luzeko artistez gain, etorkizuneko artista gazteak ere oholtza gainera igoko dira egun hauetan zehar.
Egitaraua osorik hemen ikus dezakezu.