Aldaketa ugari egingo dituzte Donostiako zirkulazioan, Tourra dela eta
Uztailaren 2an (igandea) Donostian bukatuko da Frantziako Tourraren bigarren etapa, eta uztailaren 3an (astelehena), Donostia zeharkatuko dute txirrindulariek, Baionarantz joateko. Hori dela eta, askotariko aldaketak egingo dituzte zirkulazioan, uztailaren 1etik aurrera. Horrela, udalak azaldu du Tourraren antolatzaileek joan-etorriak garaiz planifikatzeko eta garraio publikoa erabiltzeko aholkatu dietela herritarrei.
Aldaketek Grosi, Igeldori, Antiguari, Erdialdeari, Altzari, Bidebietari eta Intxaurrondori eragingo diote, hainbat ordutan. TAO zerbitzuak ere eragina izango du eta baita aparkatzeko zona hainbatetan ere. Aldaketa guztiak hemen kontsultatu daitezke, zehatz mehatz.