Giro polita Egian, Subizi gau magikoaren zain
Egiako Haurtxokoaren eta Gaztelekuaren eskutik, jolasak egiten ari dira Egiako Plaza Haundin, Subizi gaua noiz iritsiko zain. Mitologia jaia antolatu dute lehenengoz, eta arratsaldean giro paregabea izan da auzoan, haurrek eta helduek, guztiek gozatu baitute jaiaren hasieraz.
Sua piztu baino lehen, erromeria izango da Imanol eta Eneritz trikitilariekin, eta ohi bezala, lore sorten banaketa ere egingo dute, 21:30ean.
22:15ean hasiko da suaren inguruko festa. Aitor ikastolako eta Maria Reina ikastetxeko ikasleek Subizi gauerako koplak landu dituzte, eta edalontzi dantza ere egingo dute Subizi gauean. 100 dantzari izango dira Subizi gaueko akelarrean, eta Xabi Solanoren Erre zenituzten abestia eta alpargata tradizionala dantzatuko dituzte.
Hemen ikus ditzakezue arratsaldean Egian hartutako hainbat irudi: