Musika Parkean jaialdia antolatuko dute asteburuan
Berriz ere antolatu dute Musika Parkean jaialdia datorren asteburuan, ekainaren 24ean eta 25ean, Aiete parkean eta Miramar jauregian. Bi egun hauetan, piknika egiteko eta musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da.
Larunbatean, Aiete parkean, 14:30tatik hasita, Nerea Bengoetxearen txanda izango da, egunari hasiera emanez. Ondoren, Julen eta Siglas taldeen kontzertuak izango dira, eta Alex del Toro DJ-ak egunari amaiera emango dio zortziak aldera. Igandean, Amaterra taldea, Bea Asurmendi eta Curtis Harding arituko dira arratsaldeko bostetatik aurrera Miramar jauregian. Alex del Toro DJ-a egunaren irekieraz eta itxieraz arduratuko da.
Musika Parkean jaialdiak gastronomia, natura eta kultura batu nahi ditu. Jaialdia Urgullo enpresak antolatzen du Donostia Kulturaren eta Katapulta Tour egitasmoaren laguntzarekin, besteak beste.