Nora joango zara udako oporretan?
Amara Berriko AEK euskaltegiko ikasleek udan oporretara nora joango diren azaldu digute.

Amara Berriko AEK euskaltegiko ikasleek udan oporretara nora joango diren azaldu digute. Irakurri zeintzuk diren beraien planak:
Josune Martin (Loiolako Erribera): “Bidaiatzea asko gustatzen zait, eta Jordanian Petra, Amman eta Itsaso Hila bisitatuko ditut”
Jendeak oporrak dituenean ni lan eta lan arituko naiz. Donostian geratuko naiz taxista naizelako eta udan lan asko egiten dudalako. Baina, azaroan Jordaniara joango naiz zortzi egun pasatzera. Bidaiatzea asko gustatzen zait, eta Jordanian Petra, Amman eta Itsaso Hila bisitatuko ditut.
Alba Blanco (Loiolako Erribera): “Uztailean ezkontza batera joango naiz Ourensera, eta egun batzuk bertan pasatzeko aprobetxatuko dut”
Urte honetan uztailean eta abuztuan hartuko ditut oporrak. Uztailean ezkontza batera joango naiz Ourensera, eta egun batzuk bertan pasatzeko aprobetxatuko dut, galiziarra bainaiz. Abuztuan ere hamabost egunez joango naiz etxera familia eta lagunak ikustera, baina egun batzuk Tenerifen pasatuko ditut.
Fernando Ortega (Errenteria): “Eguzki pixka bat hartu eta Mediterraneo itsasoan igeri egingo dut, hondartzan”
Aurten Torrevellara joango naiz oporretan. Eguzki pixka bat hartu eta Mediterraneo itsasoan igeri egingo dut, hondartzan. Hala ere, ez naiz uztailean edo abuztuan joango, jende asko egoten delako. Hobe da irailean joatea, egun politak izaten dira han erlaxatzeko, eta ez du hainbesteko berorik egiten. Askotan egon naiz han, eta gogoko dut inguru hura.
Ines Martin (Erdialdea): “Ni Valentziakoa naiz, eta beroari ihes egiten diogu; horregatik joaten gara oporretan iparraldera”
Uztailaren azken astean hartuko ditut oporrak, eta Asturiasera joango naiz familiarekin. Gogo handia dut, Gabonetatik ez naizelako familiarekin egon. Ni Valentziakoa naiz, eta beroari ihes egiten diogu; horregatik joaten gara oporretan iparraldera. Plan asko egingo ditugu: hondartzara joan, mendira irtenaldiak, Oviedo bisitatu, eta, batez ere, ongi jan.
Javier Roman (Intxaurrondo): “Mendira eta hondartzara joango gara, eta liburuak ere irakurriko ditut udan”
Nire anaia, koinata eta iloba ni ikustera etorriko dira Donostiara, eta hiria ezagutuko dute. Mendira eta hondartzara joango gara, eta liburuak ere irakurriko ditut udan. Oporrak bukatzeko, nire herrira, Burgosera, joango naiz. Horrez gain, oporretara joateko Europako hiriak gustatzen zaizkit, eta saiatzen naiz hiriren batera joaten.
Danali Hun Vasquez (Amara): “Abuztuan hartzen ditut oporrak, eta hilabete osoa igaroko dut Perun”
Aurtengo udan Perura joango naiz, nire familia bertan bizi delako. Beraz, oporretan familiarekin egongo naiz. Abuztuan hartzen ditut oporrak, eta hilabete osoa igaroko dut han.