GI-40 errepideko zorua berritzeko obrek eragina izango dute datozen egunetan
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, GI-40 errepideko zoruaren egitura birgaitzeko lanak egingo dituzte bost egunez jarraian. Bart gauerdian hasi dituzte, eta datorren ostegunera bitarte luzatuko dira.
Gaurko 22:00etatik biharko 06:00etara, gauez lan egingo dute. Martuteneko biribilguneko zuzeneko errei guztien errodadura geruzak berrituko dira (ospitaleetatik jaisten denarena izan ezik). Ez dago zirkulatzeko debekurik, biribilgunea irekita egongo baita. Lan planak aurreikusten du, eguraldiak lan horiek behar bezala egitea ahalbidetzen badu, aurrez deskribatutako errei zuzenen errodadura geruza egitea.
Hilaren 27ko gauetik 28ko goizaldera bitarte ondorengo lanak egingo dituzte –22:00etatik 06:00etara–: errodadura geruza berrituko da biribilgunearen sarreran, Astigarragatik, 27 Industrialdetik biribilgunearen sarreran eta biribilguneko Donostiarako irteeran. Ibilgailuen zirkulazioa debekatuko da, Martuteneko biribilgunearen sarreretan, industrialdetik eta Astigarragatik, eta Donostiarako irteeran.
Hilaren 28ko gauetik 29ra goizaldera artean, berriz, beste lan batzuk egingo dituzte –22:00etatik 06:00etara–. Errodadura geruza berrituko da Donostiatik eta ospitaleetatik biribilgunerako sarreretan, eta ospitaleetarako eta Astigarragarako irteeretan. Ibilgailuek errei zuzenetatik zirkulatuko dute, eta euren ibilbideentzako Martutene biribilgunearen perimetroan gertuen dauden biribilguneak erabili beharko dituzte.
Aipatutako egunetan, 06:00etatik aurrera (gauez lan egiten den egunetan), egunero, eta errepidean eragina duen bitartean, obretako behin-behineko seinaleak desmuntatuko dira eta zirkulazioa bi noranzkoetan irekiko da; hala, birgaitze lanek eragindako GI-40 errepideko zati horretako zirkulazioa bere zirkulazio baldintza normaletara lehengoratuko da.