Fresk-Uda egitasmoak hartuko du berriz ere Intxaurrondoko kultur etxea
Intxaurrondoko udal igerilekua erabiltzen duten haurrek Fresk-Uda egitasmoaz gozatu ahal izango dute. Aurten ere tailerrak eta jolas jarduerak eskainiko dizkie liburutegiko patioan, uztailaren 4tik abuztuaren 31ra bitarte. 6 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduriko doako jarduera da. Asteartetan eta ostegunetan eskainiko dute, 11:30etik 13:00etara.
Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegiak iaz abiatu zuen Fresk-Uda egitasmoa. Modu ludiko eta dibertigarrian hurbiltzen ditu haurrak literaturaren mundura, liburuen, abestien, eskulanen, musikaren, dantzaren, antzerkiaren eta mahai-jokoen bidez. Saio bakoitzeko literatura aukeraketarekin lotuta egongo dira. Eskulanetarako hainbat teknika erabiliko ditugu: pintura, collagea, eraikuntza, etab. Kamishibai, mahaien txotxongiloak eta beste sorpresa asko izango ditugu, guztiak haurren sormena pizteko eta, batez ere, parte har dezaten.
Udan Intxaurrondon geratzen diren familien eskura jarri nahi da baliabide hau, oporretan ere haurtzaroan irakurtzeko ohitura sustatzeko. Eguraldiak lagunduko ez balu, jarduera haur liburutegian egingo da.