Izurde bat igerian ibili da Kontxako badian
Astelehenean (hilak 26) Ondarretan bainatzen ari zirenek ezusteko ederra eraman zuten, izurde bat agertu baitzen Kontxako badian, eta hondartzatik gertu igerian ibili zen. Hainbat herritarrek animaliaren bideoak partekatu dituzte sare sozialetan, besteak beste, @Torpedolopez eta @kopamar Twitterreko erabiltzaileek:
Parece que en la bahía de #LaConcha de #SanSebastián volvemos a tener un #delfín. 🐬🐬🐬 pic.twitter.com/gVXJHoq8FX
— Carlos López (@Torpedolopez) June 26, 2023
@eldelafila13 ha grabado esto hoy por la mañana pic.twitter.com/wu32AuHJZe
— Juankar (@kopamar) June 26, 2023
Kontxako badian izurde bakarra agertu zen, baina baliteke asteburuan Getaria eta Zarautz artean ibilitako sei izurdeko taldeko kidea izatea; jarraian ikus dezakezue Twitterren @aezenarro erabiltzaileak partekatutako bideo bat, Zarautz eta Getaria artekoa.
Wassapez iritsi zait, ez dakit nork grabatu dituen irudi zoragarri hauek, baina zorionak.#bertatikbertara pic.twitter.com/p7vkKb53I6
— Agustin Ezenarro Zumeta (@aezenarro) June 25, 2023