Roberto Lopezek Tenerifen jokatuko du
Roberto Lopez Realeko erdilari zaragozarrak Tenerifen jokatuko du 2023-2024ko denboraldian, utzita. Hala iragarri du klub txuri-urdinak, eta azaldu du klub kanariarrak derrigorrez erosi beharko duela jokalaria, lehenengo mailara igotzea lortzen badute. Halaber, Realak berrerosketa aukera bat gorde du, etorkizunean erabili ahal izateko.
Lopezek 23 urte ditu, eta 15 urterekin hasi zen Realeko harrobian jolasten. 2018an, bigarren taldean jokatzen hasi zen, Imanol Alguacil lehenengo taldeko egungo entrenatzailearen aginduetara. 2019an egin zuen debuta lehenengo taldearekin, eta 2020-2021eko denboraldian lehenengo taldeko jokalari izan bazen ere, hurrengo denboraldian bigarren taldera itzuli behar izan zen, tarteka lehenengo taldearekin jokatuz. Pasa den denboraldian Mirandesen jokatu zuen utzita, ez baitu inoiz lortu Realean bere lekua egitea.