San Frantzisko kaleko lurra zaharberritu dute
San Frantzisko kaleko lanak amaitu dituzte dagoeneko. (Argazkia: Donostiako sozialistak) Amaitu dituzte Groseko San Frantzisko auzoa zaharberritzeko lanak, eta zoladura berria jarri dute bertatik pasatzeko. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, lanek 85.000 euroko aurrekontua izan dute.


