Uztailaren 3an udalekuetako haurrak lehenago jaso beharko dira Tourra dela eta
Astelehenean, uztailaren 3an, Frantziako Tourra Donostiatik pasako denez, udaleko Euskara Zerbitzuak antolaturiko udalekuetatik 13:00etan jaso beharko dira haurrak. Hau da, ohiko ordutegia baino ordu erdi lehenago. “Oso garrantzitsua da haurraren bila garaiz iristea eta jasotze puntua lehenbailehen uztea”, jakinarazi du udalak.
Trafikoaz gain, oinezkoentzako pasabideak erabiltzeko aukera murriztua egongo da. Hori dela eta, norbaitek haurra 13:00etarako jasotzerik ez badu, gomendatu dute egun horretan ez bidaltzea udalekura.
Udaleko Euskara Zerbitzuak antolaturiko hiru udalekuetarako (Oporretan euskaraz, Aisikasi eta Haurrak udan mintzajolasean) balio du oharrak.