Agintarien sokadantza berreskuratu dute Altzako sanmartzialetan
Altzako San Martzial jaiak atzo (hilak 29) hasi ziren ofizialki, udaletxe zaharreko balkoitik ohiko pregoia botaz. Ondoren, Altzako ohitura zahar bat berreskuratu zuten, agintarien sokadantza egin baitzuten San Martzial plazan.
Altza udalerri independente zen garaian, udaletxeko agintariek sokadantza dantzatu ohi zuten jaietan, eta ohitura hori berreskuratzea erabaki dute aurten, Ekialdeko Barrutiko batzarkideekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, “oso arrakastatsua” izan zen, hemeretzi batzarkideetatik hamalauk hartu baitzuten parte. EAJko, EH Bilduko, PSE-EEko eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak egon ziren sokadantzan.