Pau Etxanizentzat urrea, Europako eslalomeko piraguismoko K1eko patruilen proban
Pau Etxaniz Basque Teameko piraguistak (Donostia, 2001) urrea eskuratu du Krakovian jokatzen ari diren Europako Jokoetan, David Llorente eta Miquel Trave lagun zituela. Lehenengo postua lortu dute 97.04ko denborarekin. Haien atzetik Polonia eta Frantzia geratu dira.
Proba amaitu ondoren Poloniako taldeak erreklamazio bat egin du Echanizen ukitu batengatik. Espainiako Piraguismo Federazioak urrea lagatzea erabaki du, baina azkenean antolakuntzak gauzak hasiera batean bezala uztea erabaki du, Espainiari urrea emanez.
Bestalde, nesken taldeak ia-ia lortu du domina, K1eko patruilen proban. Maialen Chourrautek, Olatz Arregik eta Laia Sorribesek osatutako hirukoteak podiumeko hirugarren tokitik oso gertu aritu dira uneoro, 114.87ko denbora eginda. Baina, hori amaitzean, Frantziak erreklamazioa aurkeztu du, 50 puntuko zigorra ezarriz. Epaileek arrazoia eman diete, eta frantziarrak podiumeko lehen postura pasatu dira. Horrela, Frantziak urrea irabazi du, Txekiak zilarra eta Alemaniak brontzea.