Joan Mari Irigoien, Xanti Zapirain eta Arantza Hernandez izan dituzte gogoan Altzako jaietako pregoian
Ostegunean hasi ziren Altzako San Martzial jaiak, eta aurten Altzako Bizarrain euskara elkartea izan zen jaiei hasiera eman ohi dien pregoia irakurtzeaz arduratu zena. Pregoian berriki hildako Altzako hiru euskaltzale ezagun izan zituzten gogoan: Joan Mari Irigoien idazlea, Xanti Zapirain errefuxiatu eta idazlea eta Arantza Hernandez, auzoko euskalgintzako militante ezaguna.
Ondoren, ohitura zahar bat berreskuratu zuten Altzakoek: agintarien sokadantza. Ekialdeko Barrutiko batzarkide gehienek dantzatu zuten, eta hemen ikus ditzakezue argazkiak eta bideoa. Asteburu luzea dute aurretik Altzan, jardueraz beteriko egitarauarekin.
Jarraian, Bizarrain elkarteak irakurritako pregoia: