Giro ezin hobea Intxaur jaietako herri bazkarian
Hamarnaka lagun bildu dira Intxaur jaietako herri bazkarian.Beñat Parra Ostiralean hasi ziren Intxaur jaiak, eta herri bazkari oso jendetsua egin dute gaur (hilak 1). Hamarnaka lagun bildu dira Sagastieder plazan, kuadrilla bakoitza bere blusarekin, paella oturuntza egiteko. Arratsalde eta gau luzeak dituzte aurretik, eta horretarako indarrak hartu dituzte bazkarian; hemen daukazue jaietako egitarau osoa.
IRUTXULOKO HITZA herri bazkarian egon da, eta jarraian ikus dezakezue irudi bilduma:


