Hasi dira Intxaur jaiak!
Hemen dira Intxaur jaiak! Atzo (hilak 30) hasi ziren, eta auzoa jai giroan murgilduta egongo da igandera arte.
Futbol txapelketako finalarekin hasi zuten arratsaldea, eta txupinazoa bota zuten ondoren, lepo beteta zegoen Sagastieder plazan. Jarraian, Elektrotxorongo elektro txaranga hasi zen jotzen, eta auzoko kaleetatik ibili ziren, jai giroa auzo osora zabaltzeko. Gaua baten bati luzatuko zitzaion, ziur, baina hobe biharamunari buelta ematen hastea, jardueraz beteriko asteburu luzea baitute aurretik Intxaurrondon; hemen kontsultatu dezakezue egitarau osoa.
Jarraian, jaien lehenengo eguneko irudi bilduma duzue ikusgai: