Herri bazkari jendetsua egin dute Altzako sanmartzialetan
Gazte eta heldu kuadrilla ugari elkartu dira Altzako San Martzial jaietako herri bazkarian. (Argazkia: Beñat Parra) Altzako San Martzial jaiak aurrera doaz, eta herri bazkari jendetsua egin dute gaur (hilak 1) San Martzial plazako frontoian. Saiheski jan ederra egin dute han bildutako gazte eta heldu kuadrilla guztiek, jai giro ederrean. Jarduera ugari dituzte oraindik aurretik, eta hemen kontsultatu dezakezue egitarau osoa.
Sanmartzialetako herri bazkarian egon da IRUTXULOKO HITZA, eta jarraian ikus dezakezue argazki bilduma osoa:


