Arrobitxuloko pump track eremua prest dago
Intxaurrondo eta Herreraren artean dagoen Arrobitxulo parkeak instalazio berri bat dauka erabilgarri: pump track bizikleta modalitaterako pista. Lau hilabetez lanak egiten aritu ostean, ostiralean ireki zuten pista, eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako pistarik luzeena. 125.560 euroko kostua izan dute lanek, eta pista bera eraikitzeaz gain, inguruko argiztapena eta seinalizazioa hobetu dituzte.
Hiru zirkuitu ditu pistak: berdea ikasten ari direnentzat (32 metro), urdina amateurrentzat (58 metro) eta gorria adituentzat (133 metro). Bizikletarekin ez ezik, skate patinarekin edo patineteekin ere erabili daiteke pista.
Gogoratu behar da Txaparrene pasealekuko skate parkea ere Arrobitxulora lekualdatuko dutela, baina lan horiek 2024an egitea aurreikusten du udalak.
📢 Arrobitxuloko Pump Track pista berria zabalik!
— Donostiako Udala (@DonostiakoUdala) July 1, 2023
Mota horretako pistetan luzeena da Euskal Herrian
Hiru zirkuitu asfaltatu eraiki dira, bizikletek zein skate edo patinekin erabil ditzaketenak
ℹ https://t.co/j50BQzaSvP#donostia #sansebastian @Donostiakirola pic.twitter.com/zmEsz1mPLn