EAJ eta PSE-EE ados jarri dira
Xehetasunak bihar emango dituzte ezagutzera bi taldeetako arduradun nagusiek.
Espero zen moduan, EAJk eta PSE-EEk gobernu akordioa adostu dute. Bi udal taldeek koalizio gobernua osatuko dute. Maiatzaren 28ko udal hauteskundeen ondoren irekitako negoziazioen ondorioz, bi alderdiek akordioa lortu dute “udal gobernuari egonkortasuna” eskaintzeko asmoz.
Gobernu koalizioak jeltzaleen bederatzi zinegotzien eta sozialisten bost ordezkarien babesa izango du, eta horrek gehiengo absolutua bermatuko die udalbatzan. Bi alderdiek agiri batean jaso dute udal gobernu berrirako ituna. Xehetasunak bihar emango dituzte ezagutzera bi taldeetako arduradun nagusiek.