Ehun mugimendua euskal errepublikaren aldeko aldarria Tourreko podiumera eramaten saiatu da
Ehunek, euskal errepublikaren aldeko mugimenduak, Euskal Herriak nazio izateko duen eskubidea errespetatzea eskatu du, Basque republic now lelopean. Tourrak nazioartean duen oihartzuna aprobetxatuz, aldarrikapena aurrera eramateko eta egoera salatzeko, Tourreko podiumera igotzen saiatu dira, Donostian bukatu den etapan; baina, ez dute lortu.
Euskal Herriaren errespetuaren aldeko ekintza bat antolatu dute Tourra igarotzen den egun hauetan zehar, Espainiaren eta Frantziaren aldetik jasotzen ez duten errespetua salatzeko: “Munduko gainontzeko herriekin errespetuan bizi nahi duen herria gara. Ondorioz, munduko beste herriei gauza bera eskatzen diegu: errespetuz tratatu gaitzatela”, nabarmendu dute Ehunekoek. “Eskubide kulturalak, linguistikoak eta sozialak beharrezkoak dira errepublika osatzeko, eta gizarte justu batean bizi nahi duen herria da gurea”, gehitu dute.
Jarraian, Ehun mugimenduak zabaldu duen bideoa ikusi dezakezue: