Boga Boga Metal Fest jaialdia berreskuratu dute

Irailaren 9an itzuliko da Boga Boga Metal Fest jaialdia. 2012 eta 2018 urteen artean egindako heavy metal festa berreskuratu du InfoRock atariak. Pandemiak eragindako etena gaindituta, berriz ere antolatzea erabaki dute. Oraingoan, Egiako Dabadaba aretoan izango da, eta Donostialdeko hiru metal talde ariko dira zuzenean: Dravernue, Biersbreaker eta Punto Muerto.
Jaialdi honek ez du inolako loturarik antzeko izena duen eta asteburu berean egingo den Boga Boga Festibalarekin. Are gehiago, InfoRock atarikoek antzeko izena erabili izana kritikatu zuten sare sozialetan.