Esklerosi anizkoitza duten pertsonen alde bustiko dira Kontxako hondartzan

Urteroko legez, esklerosi anizkoitza duten pertsonen aldeko bainua hartuko dute Kontxako hondartzan, Ademgi elkarteak antolatuta. Igandean izango da, hilaren 9an, eta parte hartu nahi duenak 12:00tan Kontxako pasealekuko erlojuetan egon beharko du. Gainera, Ademgi elkarteak merchandising postuak jarriko ditu hiriko hondartzetan.
Busti zaitez egitasmoaren bidez, Gipuzkoan 750 pertsonari, EAEn 2.600 pertsonari eta estatu osoan 55.000 pertsonari eragiten dien gaixotasun hau ezagutarazi eta gaixotasunaren inguruan sentsibilizatu nahi dute jendea.
Gainera, egitasmoaren bidez, EAEko hiru birgaitze zentroetan esklerosi anizkoitza duten pertsonei eskaintzen dieten birgaitze zerbitzuak finantzatzeko funtsak biltzen dituzte.