Tokiko Gobernu Batzordea eratu dute
Hamar kidez osatua egongo da, Eneko Goia alkatea buru.

Gaur goizean, Donostiako Udalak legealdi honetako behin betiko Tokiko Gobernu Batzordea eratu du. Bi aste dira batzordea behin behinean abian dela, eta dagoeneko hasiak dira lehen erabakiak hartzen. Gaur onartutako erabakiarekin, behin behineko batzordeari behin betiko izaera eman diote, aste honetan EAJ eta PSE-EE ados jarri ondoren. Gauzak horrela, orain arte Eneko Goia alkatearekin batera batzordean zeuden EAJko bost zinegotziei alderdi sozialistako lau batu zaizkie.
Beraz, hamar pertsona hauek osatu dute Tokiko Gobernu Batzordea: Eneko Goia, Nekane Arzallus, Mariaje Idoeta, Juanra Viles, Kerman Orbegozo, Martin Ibabe, Marisol Garmendia, Ane Oiarbide, Carlos Garcia eta Cristina Lage.