Gladys Enea eta Loiolako Erribera lotzen dituen pasabidea itxi dute uztailaren 15era arte
Gladys Enea parkerako Loiolako Erriberako sarbidea den Mikel Laboa pasabidea itxita izango da hilaren 15era arte, Donostiako Udalak egin beharreko mantentze lanak direla eta, beraz, bertatik pasatzea galarazita egongo da. Bien bitartean, parkera sartzeko Egiako sarrera nagusia (Mandasko Dukearen pasealekua) edota Gladys del Estal zubia (Federico Garcia Lorca kalea) erabili ahal izango dira.