Hiru pertsona artatu dituzte Donostian marmoken ziztadengatik
Gutxienez hiru lagun artatu zituzten atzo, igandea, Kontxako badian marmoken ziztaden ondorioz. Bi lagun Ondarretan izan ziren ziztatuak, eta bat Santa Klara uhartean.
Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, badian inspekzioa egin ostean, gutxienez sei karabela motako marmoka atzeman zituzten babes zibileko zerbitzuetako langileek.
Horrelako marmokaren batek ziztatuz gero, adituek gomendatzen dute ziztatutako eremua ez ukitzea eta ezta urratzea ere, erredura baten antzeko mina eta itxura izango baitu. Era berean, erredura arintzeko ur gazia erabiltzeko adierazi dute –hobe da ur geza ez erabiltzea, eta ezta hondarra edo eskuoihalak ere–. Gainera, ziztatutako eremuak eguzkia ez hartzea eta larrialdi zerbitzuetara jotzea garrantzitsua dela adierazi dute.