Marmokarik ez dagoela ziurtatu du udalak
Atzo marmoken ziztadengatik hiru pertsona artatu ondoren, udaleko iturriek baieztatu dute dagoeneko ez dagoela karabela motako marmokarik hiriko kostaldean. Hori dela eta, bainua baimendu dute Kontxako eta Ondarretako hondartzetan eta Santa Klara uhartean.
Goizean egindako ikuskapenen ondorio izan da harturiko erabakia. Dena den, kasu berriak gertatuz gero, protokoloa berriz ere aktibatzeari ekingo lioketela aipatu dute udaletik.