Ana Tejadak Realean jarraituko du
Realak beste bi urtez berritu du Ana Tejada jokalariaren kontratua. Horrela, atzelari errioxarrak 2025. denboraldi bukaerara arte jokatuko du talde txuri-urdinarekin. “Arlo profesional zein pertsonalean hazten jarraitu nahi dut”, adierazi du Tejadak.
2019an fitxatu zuten Tejada, eta hamazazpi urte zituela etorri zen Donostiara Logroño utzita. Kontratu berritze honekin, atzelarien erdiko lerroa osatuta dago, eta aurreko denboraldiko bera izango da.
Realak aldaketa handiak izan ditu hilabete hauetan, eta Tejadaren kontratu luzapenarekin, ez dute beste jokalariren bat taldetik irtetea espero. Orain arte fitxaketa bakarra egin dute, Lorena Navarro erdilaria, baina taldea utzi duten jokalarien kopurua kontuan hartuz, taldea osatzeko beste jokalari batzuk fitxatu beharko dituzte. Fitxaketak hegaletan eta erdian izango dira, batez ere, Reala utzi duten jokalarien hutsunea betetzeko.