Udalak administrari plazen deialdia handitzea erabaki du
Deialdian 5.000 hautagai baino gehiagok eman zuten izena, eta 959 dira oposizio faseko kanporatze ariketa guztiak gainditu dituztenak.
Donostiako Udalak adostu du 2021eko urtarrilaren 26an onartutako administrari plazen deialdia handitzea, 2023ko Lan Eskaintza Publikoan sartutako zortzi administrari plazekin. Beraz, 105 plaza –97 modalitate orokorrean eta zortzi desgaitasun bat dutenentzat gordetako kupoan– izango dira txanda librean beteko direnak.
2023ko Lan Eskaintza Publikoaren zortzi plazak 2017, 2018, 2020 eta 2021eko Lan Eskaintza Publikoetan sartutako 97 plazetara gehitu dira. Prozesua lehiaketa fasean dago, behin-behineko emaitzen aurkako erreklamazioen erantzunen zain.
Lehiaketa horren oinarriek ezartzen dute plaza kopurua handitu daitekeela, baldin eta behin betiko kalifikazioak argitaratu ez badira. Hori dela eta, Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du 2023ko Lan Eskaintza Publikoaren bitartez eskaintzen diren administrarien zortzi plaza horiek hasitako prozesuari gehitzea, eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jaraituta, eta onartutako administrari plaza huts guztiak betetzeko.
Deialdian 5.000 hautagai baino gehiagok eman zuten izena. Horietatik 2.568 pertsonak lehenengo ariketa egin zuten eta 959 dira oposizio faseko kanporatze ariketa guztiak gainditu dituztenak.