Donosti Cupek belodromoko pistan eragindako kalteak ordaindu beharko ditu
Donostiako belodromoaren erabiltzaile baten salaketak zeresana eman du sare sozialetan. Donosti Cup futbol lehiaketak belodromoko pistan eragindako kalteak erakutsi ditu Twitterren. Izan ere, jangela gisara erabili zuten belodromoa hilaren 3tik 9ra, txapelketak iraun bitartean. Horren aurrean, Donostia Kirolakek jakinarazi du belodromoa garbitu eta kalteak konponduko dituztela, eta horien kostua Donosti Cupek ordaindu beharko duela.
Estado del Velódromo de Donostia, tras el paso de la @donosticup (se utilizó como comedor). Se marcharon sin limpiar y causaron daños. Resultados de una falta de Plan de Limpieza para eventos, y la dejadez institucional de @donostia_kirola, absolutamente inaceptable. pic.twitter.com/0euv6kSCkk
— Pablo (@Mobiuscid) July 11, 2023