Eraso matxistarik gabeko Karmengo Jaiak aldarrikatu dituzte
Bihar hasiko dira festak kaian. Horren harira, jai batzordeko lantalde feministak eraso matxisten aurkako protokoloa prest duela adierazi du, eta nabarmendu du edozein eraso eginez gero erasotzaileek “auzoko emakumeak aurrean izango” dituztela. Jaigunean zehar hainbat puntutan aurkitu ahal izango da protokoloaren azalpena, baita erasoen salaketa burutzeko telefonoa ere. Gainera, egun osoan zehar jai eremuan lantaldeko kideak ibiliko dira besoan zapi more bat jarrita, norbaitek haien laguntza behar izango balu.
Eraso matxista eta LGTBIQ+fobikoetaz “nazkatuta” daudela diote lantaldeko kideek, eta “jai herrikoi feminista” batzuk helburu lanean jarraituko dutela, “denontzat bizigarri izan daitezen”: “Poztasun eta irrika handiz antolatzen ditugu aurtengo jaiak, baina gaur gaurkoz gure jaiak eta gure txosnak ez dira denontzako espazio seguruak”. Auzoko emakume guztiei antolakuntza feministara batzeko deia egin diete. Era berean, larunbatean, uztailaren 15ean, herri bazkariarekin batera erasoen kontrako argazkia egingo dute, eta bertaratzeko gonbita luzatu diete auzotar guztiei.
Hemen sare sozialetara igo duten bideoa:
View this post on Instagram