AñorgARTEA espazioa inauguratu dute Museum Cemento Rezolan
Irailaren 29ra bitarte Añorgako Shanti Pagola artistaren 'Marketeriaren mugan' erakusketa egongo da ikusgai.
Hemendik aurrera, Añorgako bizilagunen proposamenak eta lan artistikoak ikustarazteko gune bat izango du Museum Cemento Rezolak: AñorgARTEA. Gaur inauguratu dute espazio berria, eta Añorgako Shanti Pagola artistaren Marketeriaren mugan erakusketarekin zabaldu dute. Pagola 1939an jaio zen Añorgan, eta 1975etik dabil egurra lantzen: erakusketa artistak marketerian egindako lanen aukeraketa bat da.
Horrez gain, Añorgarekin lotura zuzena duten beste hiru erakusketa ere ikusgai daude: Añorga Escolar, auzoko aldizkaria, Hariak sortzen —Amasorraingo ikasleekin batera sortua— eta Biodibertsitatea harrobietan.