Donostia Hiria nazioarteko estropadan 50 bat belaontzik parte hartuko dute
Asteburuan jokatuko da 23. Donostia Hiria Nazioarteko estropada, Vicente Munilla zenaren oroimenez antolatzen dena. Kantauri itsasoko txapelketa nagusietako bat bihurtu da, eta, aurten, 50 bat belaontzik parte hartuko dute IRC klasean eta Osiris klasean banatuta.
Lehenengo etapa larunbatean jokatuko da, hilaren 15ean. Hendaiatik abiatuko da eta Kontxako badian izango du helmuga, 12 milia nabigatu ondoren. Bigarren etapa, berriz, igandean jokatuko da, hilaren 17an. Proba teknikoak egingo dituzte parte hartzaileek Kontxako badiaren inguruan.
Vicente Munillaren familiak antolatzen du estropada Donostiako Erreal Klub Nautikoarekin batera. Munilla nabigatzaile donostiar ospetsua izan zen.