Kanoikadako gonbidatuak Gipuzkoako Argazkilari Elkartea eta Aspace izango dira
Abuztuaren 12an izango da Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dion kanoikada, eta bi gonbidatu izango ditu: Gipuzkoako Argazkilari Elkartea eta Aspace. Iaz Union Artesana izan zen kanoikadako protagonista, 2020an 150 urte bete zituelako. Ordea, pandemiaren eraginez, bi urtez atzeratu behar izan zuten elkartearen parte hartzea jaien hasieran.