Astelehenetik aurrera egoiliarrek baino ezingo dute aparkatu gauez Saguesen
Astelehenean hasiko dira Saguesen gauetan aparkatzeko arau berria aplikatzen. Aste honetan jarri dituzte gauez aparkatzea debekatzen duten seinaleak Saguesen, eta datorren astetik aurrera sartuko da neurria indarrean; 101 aparkalekuri eragingo die arau berriak. Dena den, lehenengo astean kanpaina informatiboa egingo dute mugikortasun agenteek eta udaltzainek, eta hilaren 24tik aurrera hasiko dira isunak jartzen.
Udalak gauez itsasertzean aparkatzeko debekua ezarri nahi du hiriko zenbait gunetan, eta horietako lehena izango da Sagues. Ondoren etorriko dira Pasealeku Berria, Zurriola eta Ondarreta ingurua ere. Leku guztietan neurria martxan jartzen denean, 502 aparkalekuri eragingo die.