Bartzelonak Dario Brizuela donostiarra fitxatu du
Dario Brizuela donostiarra Bartzelonan arituko da datorren denboraldian, eta 2026ra arteko kontratua sinatu du. Malagako Unicaja taldean azken denboraldiak egin ostean, Roger Grimauk zuzendutako taldean jokatuko du. Donostiarra gaztetatik Espainiako hainbat taldetan aritu da: Estudiantes (Madril), Huesca eta Unicaja Malaga aritu da profesionalki, eta datorren denboraldian Bartzelona gehituko zaio zerrenda horri.
28 urte ditu Brizuelak gaur egun, eta aspaldi hasi zuen bere ibilbidea saskibaloian. 16 urte zituela, Donostiako Easo taldea utzi eta Estudianteseko harrobian aritu zen zortzi urtez, 2011tik 2019ra hain zuzen. 2015-2016ko denboraldian, Madrilgo taldeko jokalari garrantzitsu bihurtu zen, eta eskaintza askoren ondoren, 2019an, Unicajak fitxatu zuen. Bukatu berri den denboraldira arte, Malagako taldean 256 partida jokatu ditu ACB ligan. Denboraldi ona egin du Unicajan, ligako finalerdietara iritsiz, FIBAko txapeldunen ligako finala jokatuz eta Badalonan jokatu zuten Erregearen Kopa irabaziz. Horrez gain, Espainiako selekzioan ere aritu izan da, eta 2022ko Eurobasketean urrezko domina jantzi zuen.