Lanera zihoan atzo Grosen hil zen motor gidaria
LAB sindikatuak azaldu duenez, lanera bidean zihoan atzo goizean istripu larri baten ondorioz hil zen motor gidaria. 11:30 inguruan, Larramendi gasolindegiaren parean, motor batek eta autobus pribatu batek talka egin zuten, eta motor gidaria lekuan bertan hil zen. Horri lotuta, LABek in itinere istripuak ere lan istripuak direla gogoratu du.
🚨Lanera bidean moto gidari bat zendu zen atzo Donostian. LABetik elkartasuna adierazi nahi diegu senitarteko, lagun, kide eta gertukoei
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) July 14, 2023
➡️'In itinere' istripuak ere lan istripuak dira, eta ezinbestekoa da arriskuak aztertu eta prebentzio neurri eraginkorrak hartzea