Parte Zaharreko kaleak girotu dituzte kaiko Karmenetako erraldoiek
Karmengo jaietako bigarren egunean erraldoiak Parte Zaharreko eguneko zentrora joan dira, eta kalejira egin dute ondoren kaleetan zehar. Trikitilariak izan dituzte lagun, eta festa giroa piztu dute elkarrekin Parte Zaharrean.
Astebururako egitarau interesgarria prestatu du jai batzordeak, eta esteka honetan ikus dezakezue.