Urteroko legez haurrentzako kukaña antolatu dute Karmengo jaietan
Gazteen bazkariaren ondoren, haurrentzako kukaña antolatu dute kaian. Bertan, hamarnaka haur egon dira, eta gaurko eguraldia kontuan hartuta haurrak pozik eta irribarretsu ibili dira ikurrinaren bila. Bainujantzia prest zeukaten auzoko haurrek, eta ilara handiak itxaron behar izan dituzte xaboiaz beteriko kukañaz gozatzeko.