Arrantzaleak eta saregileak omendu dituzte Karmengo Amaren egunean
Arrantzaleak eta saregileak omendu zituzten atzo, uztailak 16, Karmengo Amaren egunean. Aquariumean egindako ekitaldi batean 70 urtetik gorako 370 marinel ingururi egin zieten omenaldia, eta bertan izan ziren Eneko Goia Donostiako alkatea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Bittor Oroz Arrantza sailburuordea, besteak beste.
Ekitaldia amaitu ostean, Karmengo Amaren prozesioa egin zuten Isturuz 1 itsasontzian. Jarraian, 12:15ean, Ama Birjinaren omenezko meza egin zuten moilako San Pedro elizan. Mezaren ondoren, elizaren kanpokaldean dantza erakustaldia eskaini zuen Kresala dantza taldeak.