Andoni Zubiaurrek Eldensen jokatuko du datorren denboraldian
Andoni Zubiaurre, Realeko bigarren ateazaina, Valentziako Eldense taldean arituko da 2025era arte, talde horrekin kontratua sinatu ondoren.
26 urte eta 1,89 metroko atezain ordiziarra aurreko denboraldian iritsi zen Realaren lehen taldera, Mathew Ryan australiarrak taldez aldatu zuenean. Hala ere, ez zuen jokatzeko aukerarik izan, Alex Remirok jokatu baitzituen partida guztiak.
Zubiaurre orain zortzi urte sartu zen Realaren harrobian, eta bertan eman du bere kirol ibilbide osoa, 2020-2021 denboraldian izan ezik. Orduan, federazioko lehenengo mailan zegoen Cultural Leonesan jokatu zuen, utzita. Datorren denboraldian bigarren mailan arituko da, uda honetan Eldense zilarrezko mailara igo baita.