Errondo pasealekua berrurbanizatuko du udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak Errondo pasealekua Carlos I.aren hiribidetik Amara Berri ikastetxeraino berrurbanizatzeko proiektua onartu du. Egitasmoak 160.000 euroko aurrekontua du, eta bi hilabete eta erdiko epean egingo da.rrondo p
Udal gobernuaren arabera, neurriak Errondo pasealekutik Morlansko noranzkoan mugikortasuna hobetuko du: ibilgailuen trafikoa bide bakarrera murriztuko da, eta aparkaleku lerro berri bat egingo dute. Gainera, aparkaleku horietan ezarriko den TAO sistemaren bitartez, Realak Anoetan jokatzen duen partida egunetan motorrek bidearen bi aldeetan aparkatzeko aukera izango dute.