Gizon bat atxilotu dute Donostian, nerabe bati Internet bidez sexu harremanak izateko ordaintzeagatik
Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Donostian, Madrilen nerabe bati Internet bidez sexu harremanak izateko asmoz ordaintzeagatik. Biktimak Fuenlabradako (Madril) polizia etxean salatu du gertatutakoa, eta egilea Donostian atxilotu dute, bertan bizi baita.
Mutil adingabeak, bere aitarekin batera, Fuenlabradako polizia etxean salatu zuen gizon bat sare sozial ezagun baten bidez harremanetan jarri zela berarekin, eta kontraprestazio ekonomiko bat eskaini ziola sexu izaerako deiak egitearen truke. Salaketaren arabera, atxilotua astebetez egon zen adingabearekin harremanetan, hainbat dei eginez.
Atxilotu ondoren, agintaritza judizialaren esku utzi zuten, adingabeak galbidean jartzea egotzita.