Madrili dagokio La Cumbreri buruzko proposamen bat bidaltzea, Goiaren arabera
Tokiko Gobernu Batzarraren ondoren egindako prentsaurrekoan, Eneko Goia alkateak La Cumbreri buruz hitz egin du, EH Bilduk alkatearen “utzikeria” salatu eta biharamunera. Goiaren arabera, “Espainiako Gobernuari dagokio hitzarmen proposamen bat bidaltzea”.
Gaiari buruz Denis Itxasorekin, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariarekin, hitz egin duela onartu du, baina gogoratu du akordioa EH Bildu eta Madrilgo gobernuaren artean egin zela. Hortaz, “EH Bilduri dagokio akordio hori betetzen dela ziurtatzea”, esan du Goiak.