Donostiako Klasikoan nazioarteko tropeleko izen ezagunak lehiatuko dira

Gaur goizean aurkeztu dute Donostiako Klasikoaren 45. edizioa. Txirrindularitza proba uztailaren 29an jokatuko da, eta 230,3 kilometrotan zehar zazpi mendate puntuagarri izango ditu. Antolatzaileek proba egunean egongo diren txirrindularien batzuen izenak argitaratu dituzte, eta sona handiko ziklistak ageri dira bertan, besteak beste: Julian Alaphilippe, Remco Evenepoel —Klasikoko azken irabazlea—, Neilson Powless —2021eko irabazlea—, Carlos Rodriguez, Simon Yates, Tony Gallopin eta Juan Ayuso. Euskaldunak ere badira tartean: Alex Aranburu, Mikel Landa, Pello Bilbao eta Ion Izagirre, esate baterako.
Aurreko edizioen aldean, aldaketa txiki bat izango du aurtengoak: txirrindulariak bi aldiz pasatuko dira Igeldotik, Mendizorrotz eta Murgil mendateak gainditu beharko baitituzte. Jarraian, Donostiako Klasikoaren ibilbidea: