Dorreen aurkako elkarretaratzea egin dute beste behin Loiolako Erriberan

Erriberak Martxan auzo elkarteak antolatuta, elkarretaratzea egingo zuten atzo, uztailak 18, Loiolako Erriberako Sahatsa eremuan eraiki nahi dituzten dorreen aurka. Hamarnaka lagun batu ziren Dorrerik ez, auzoa bai leloa zeraman pankarta batean atzean.
Eusko Jaurlaritzak eremu horretan eraiki nahi dituen hamazazpi eta hamahiru solairuko bi dorre horien aurka daudela adierazteko egin zuten elkarretaratzea. Sahatsa eremua dorreak eraikitzeko “txikiegia” dela uste dute hainbat bizilagunek, eta ondoan dagoen errepideko soinua “jasanezina” dela diote.