Udalak 51 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu etxez etxeko laguntzara

Donostiako Udalak 51 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu legealdi honetan etxez etxeko laguntzarako. Tokiko Gobernu Batzordeak etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratua esleituko dio berriro Aztertzen Servicios Asistenciales SL enpresari, eta zerbitzu horrek lau urteko egikaritze epea du.
Kontratu hau Next Generation Funtsek finantzatzen dute, eta funts horien epeak eta zenbatekoak ikuskatzen dira. Urteko gehienezko aurrekontu zenbatetsia (udalak ez du bere osotasunean ordaindu behar, eta benetan behar dituen orduak bakarrik ordainduko ditu) honako hau da: lehenengo urtea (12.427.803 euro); bigarren urtea (12.748.523 euro); hirugarren urtea (13.155.530 euro) eta laugarren urtea (13.352.469 euro).
Zerbitzuaren erabiltzaileek zerbitzuaren zati bat finantzatzen dute dagokien ordainketaren bidez (aurrekontuaren %20, gutxi gorabehera). Beraz, udalak gainerako %80a finantzatu beharko du.