Uliako auzo elkarteak protestara deitu du bihar
Udalak Manteo hirigintza eremuko erabilera BCCri esleitu ondoren antolatu dute elkarretaratzea. 19:30ean izango da, Okendo Kultur Etxean.

Uliako auzo elkarteak Basque Culinary Centerrek Manteon eraiki nahi duen egoitzaren aurka mobilizatzeko deia egin du beste behin ere. Atzo onartu zuen udalak Manteo hirigintza eremuko erabilera BCCri esleitzea, Gastronomy Open Ecosystem (GOe) egoitza eremu horretan eraiki ahal izateko, eta horri erantzunez antolatu du protesta auzo elkarteak. Elkarretaratzea 19:30ean izango da, Okendo Kultur Etxean, “lurra eta finantzaketa publikoa jasaten ari diren espoliazioari aurre egiteko” helburuarekin.
Elkarteak aste honetan iragarri du eraikin berriaren eraikuntza ahalbidetuko duen Hirigintza Plan Bereziaren aurka helegitea aurkeztu duela EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.