Bederatzi moto eta auto bat erre dira Aieten sute baten ondorioz

Bederatzi moto eta auto bat erre dira gaur gauean Aieten, Erramunene kalean. Sutea gauerdian izan da, 00:30ean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ikerketa lanak abiatu ditu suaren eragilea nor izan den jakiteko, eta eragindako kalte materialak zenbatekoak izan diren jakiteko. Erretako bederatzi motoez eta autoaz gain, suteak beste hiru moto eta beste hainbat auto kaltetu ditu.